Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Ongi etorria

Denbora oinarrizko elementua da, gizartearen kohesioaz, bizi kalitateaz eta iraunkortasunaz ari garenean. Denbora modu desberdinetan erabiltzen da hainbat egoeraren arabera, esaterako: egindako jarduera, adina edo sexua. Erronka da bizitza laboral, pertsonal eta familiarraren arteko harremana harmonikoa eta zuzena izatea. Gainera, pertsonen denbora, ez bakarrik lanekoa, artikulazio sozialaren eredu berriaren erdigunean jarri behar da. Horrela, pertsonen lan-, etxe- eta familia-eremuen arteko lotura erakusten dute eguneroko bizitzak eta hiriak. Denbora da familien bizitza egituratzen duen ardatza.

Azken urteotan, Bilbok eta Bizkaiak aldaketa handiak izan dituzte, eta bertako herritarren bizimodua eta beren denboraren kudeaketa eragin dituzte. Egungo krisialdi ekonomikoak bultzatu beharko luke hiriaren eredu berri bat, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren iraunkortasunean oinarrituta, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko asmoarekin.
Egoera honen aurrean, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia denBBora izeneko Erakunde Sarearen sorrera bultzatzen ari dira BILBOn eta BIZKAIAn. Sare horretako enpresek eta erakundeek konpromisoa hartu dute denbora hobeto kudeatzeko eta bizitza laboral, familiar eta pertsonala bateratzeko.

Bi erakundeak sartuta daude denboraren erabileren Berrikuntza sozialeko prozesuetan. Sare honen bidez proposatzen dute berrikuntza horretan konpromisoa hartu duten erakundeak aitortzea eta instituzioen eta erakunde publiko eta pribatuen arteko ezagutzak eta esperientziak trukatzea. Horren helburua erabakiak hartzea da, jarduera garatzen duten erakundearen, bezeroen, langileen eta gizartearen mesederako.

Animatu zaitezte erronka berri honetan parte hartzen.