Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Leire Solozabal Bergara And.
Zuzendaria

Luzarra kalea, 10
48014 BILBO
Tel.: 94 448 00 00

e-maila: posta@artez.net
www.artez.net

PROZESUA

2008tik pertsonengan oinarritutako kudeaketa landu da, norbere garapen eta asebetetze maila, enpresaren proiektuarekiko konpromisoa eta kudeaketako eginkizun parte-hartzaileagoa areagotzeko helburuarekin.

2012an Diagnostiko parte-hartzailea egin zen "Erakundearen malgutasuna"ri buruz, "Konpromisoa eta parte-hartzea kudeaketan, malgutasun eta autogestio handiagorako" ikerketa-ekintza proiektuaren barruan.

Neurrien katalogoa Harrera-eskuliburuan eta Barne Arautegian dago sartuta. Kanpora begira, enpresak Berdintasun eta Kontziliazioari lotutako Foroetan hartzen du parte.

Gaur egun, ordainsarien sistema norberaren karrera-mapa diseinatzean kontziliazio-neurri berritzaileekin lotzeko fasean dago. (norbanakoen eta taldearen eskumenak garatzea).

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Sarrera-irteeren ordutegian malgutasuna.
  • Lanaldi trinkoa udan eta ostiraletan urte osoan.
  • Urte osoan 8 orduko lanaldi jarraitua egiteko aukera.
  • Ordutegiaren malgutasuna erakundeko pertsonen bizitzako egoera eta une garrantzitsuetan (amatasun eta aitatasuna, haurdunaldia, menpeko pertsonen ardura, 55 urtetik gorako langileak, etab.).
  • Oporraldiak aukeratzea.
  • Ordaindu gabeko oporrak izateko aukera.

Malgutasuna tokian

  • Urrutiko lana kasu zehatzetan.
  • Arratsaldeetan etxean lan egin daiteke, taldeak adostutako asteko txandak errespetatuta.
  • Teknologia berriak erabiltzea bultzatzen da, eta beharrezko baliabide teknikoak ematen dira.

Baimenak eta lizentziak

  • Ordaindutako baimenak:
    - 15 egun natural izatezko bikotea izatekotan, eskubide guztiekin.
    - 25 ordu langileen kanpoko prestakuntzarako lan-ordutegiaren barruan.
  • Ordaindu gabeko baimenak: Jarraian 5 laneguneko mugarekin eta urtean 90 ordu norbere gestioetarako.
  • Oporrak: 50 urtetik gora oporraldia egun bat gehiago luzatzen da, gehienez 15 egun.
  • Eszedentziak 3 hilabete baino gutxiagoko epeetan.

Bestelako neurriak

  • Atsedenlekua, irakurtzeko eta "book crossing" delakoa bultzatzeko gunearekin.
  • Erlaxazioa eta estresa murrizteko teknikak bultzatzen dira langileen artean.
  • Masterrak edo bestelako ikasketak egitea diruz laguntzen da, lanaldiaren barruan eta kanpoan egiteko aukerarekin.