Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Beatriz Fernandez
Giza Baliabideen Arduraduna

Megapark Merkataritza Parkea,
48902 Barakaldo (BIZKAIA)
Tel. 902 40 09 22

e-maila: beatriz.fernandez@ikea.com
www.ikea.com

PROZESUA

Enpresaren hasieratik, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko kontziliazio-beharrizanak barne hartuz joan da Zuzendaritza, martxan jarri dituen ekimen ezberdinen bitartez. Urtero asebetetze-inkesta bat egiten du, kontziliazioarekin lotutako adierazleak jasotzen dituena.

Neurri hauek Giza Baliabideen Sailean jaso eta konpainiaren politiketan barne hartzen dira, enpresako Intranetaren bitartez. Berdintasun Talde bat ere badago.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Malgutasuna egunero lanean sartu eta irteteko orduari dagokionez, baita txandaka diharduten pertsonentzat ere.
  • Oporrak adosteko aukera.
  • Amatasun/aitatasun baimena eduki ondoren, lanaldi murriztuarekin lanera itzultzen diren pertsonek ordutegia egokitzeko aukera.
  • Lanaldi jarraitua, bazkaltzeko etenaldi laburra eginda.
  • Malgutasuna bazkari edo atseden orduetan: adierazitako ordua aurreratu edo atzeratu daiteke.
  • Malgutasuna ordutegi aldaketak egiteko behar pertsonalak asetze aldera.
  • Ezarritako ordutegi-araudia:
    - Lauhileko plangintza, kolaboratzaileei jakinarazita.
    - Urte osoa zenbatuta, asteko 2 atseden-egun.
    - Lanaldi partziala duten pertsonek, tarte berean egiten dute beti, txandakatu gabe.
    - Langileek urtero jakiten dituzte atsedenaldi eta oporraldiak.
    - Asteburuetako luzapena ("kalitate luzeko" asteburuak.
    - Urtean 12 larunbat libre lanaldi osoan eta 7 larunbat lanaldi partzialean).
    - Abenduaren 24 edo 31 jaiegunak.

Malgutasuna tokian

  • Urruneko lana lanpostu jakin batzuetan.
  • Bideo-elkarrizketa, webex, etab. beharrezkoak ez diren bidaia eta desplazamenduak saihesteko.

Baimenak eta lizentziak

  • Medikuarekin hitzordua: lanaldiaren barruan diren beharrezko ordu kopurua erabiltzeko baimena.
  • Ezkontza: 15 egun natural + egun 1 ezkontza ospatzeko.
  • Senide baten ezkontza: egun bat 2. mailako ahaidetasuna arte duen senide baten ezkontzagatik
  • Senide baten istripua: 2 egun 2. mailako ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duen senide baten istripu larria edo ospitaleratzeagatik (4 egun izango dira 300 km-ko desplazamendua behar den kasuetan).
  • Senide baten gaixotasun larria edo heriotza: 3 egun 2. mailako ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duen senide baten medikuak diagnostikatutako gaixotasun larriagatik edo heriotzagatik. 5 egun 300 km-ko desplazamendua behar den kasuetan.
  • Lanorduetan 14 urtetik beherakoen aurreikusi ezin daitezkeen larrialdi medikoak: 6 ordu.
  • Notario-sinadurak etxebizitza erosteko: egun bat sinadura-ekitaldira joateko, idatzizko justifikazioa aurkeztuta.
  • Azterketa akademikoak: ikasketa ofizial edo akademikoetako azken azterketetara aurkezteko beharrezko ordu kopurua.
  • Gida-baimenaren azterketa: egun bat gida-baimenaren azterketa burutzeko, lehendabiziko aldiz denean.
  • Haurdunaldian arriskua badago baja eta dagokion prestazioa eskatzeko aukera, informatu eta bete egiten da beti.

Bestelako neurriak

  • Onura fiskala… Langileen prestakuntza sustatzen da baldin eta enpresaren jarduerarekin lotura badu: birziklatze-ikastaroak, hizkuntzak, unibertsitateko ikasketak, masterrak… Ordainsari Plan Malguaren barruan, kolaboratzailearentzako abantaila fiskalekin.
  • Enpresan hizkuntzen gaineko prestakuntza maila eta ordutegi ezberdinetan. Ingelesa agintari eta koordinatzaileentzat eta Euskara langile guztientzat, ordutegiaren barruan
  • Instalazioetan diruz lagundutako jantokia: Selfservice, plantxa, hozkailuak, izozkailuak, mikrouhin labeak, armairuak... Kafea eta edariak doan.
  • Urteurren Opariak IKEAN 10, 15 eta 25 urte betetakoan. (dirua, opariak eta oporretarako 3 egun gehiago).
  • 2015ean oporretako bi egun gehitu zaizkie kolaboratzaile guztiei.
  • IKEAK neurri batean finantzatutako aurrezki/pentsio plana ekarpenaren 2/3etan.
  • IKEA Taldearen Leialtasun Programa. IKEA Taldeak langileentzako sortutako Pentsio Plana, ekarpenaren %100 enpresaren esku dagoelarik.
  • Seme-alabarik jaiotzen denean laguntza ekonomikoa eta IKEA dendako "Haurtxoaren Kit-a"
  • Seme-alaba zaintzeko 2 hilabeteko eszedentzia izateko aukera, neurri batean IKEAK diruz lagundutakoa.
  • Osasun laguntza: osasun arloko langileak eta EUD enpresaren instalazioetan bertan.
  • Mediku aseguruan baldintza abantailatsuak.
  • Fisioterapeuta subentzionatua: tratamenduetan aurrez ezarritako tarifen 2/3 IKEAK ordaintzen du neurri batean.