Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Begoña Murguialday Martínez And.
Zuzendari Kudeatzailea

Lehendakari Agirre 11
48014 BILBO
Tel.: 94 476 51 66

e-maila: info@murgibe.com
www.murgibe.com

PROZESUA

Hasieratik, bizitzaren kontziliazioa enpresaren elementu estrategikoa izan da, eta ordutegiak eta lan-jardunaldiak egokitu ditu pertsonen beharren arabera.

Lehen Kontziliazio Akordioa 2006an egin zen, eta modu parte-hartzailean onartu zen. Gaur egun, Hirugarren Kontziliazio Planarekin.

Langile bakoitzak dauka eskura Kontziliazio Akordioa enpresaren intranetean. MURGIBEk Berdintasunari eta Kontziliazioari lotutako prestakuntzetan eta Foro eta Topaketa publikoetan hartzen du parte.

"Kontziliazioa" hobetzeko lan-taldea dago, askotariko beharrekin, eta Berdintasun Taldearen barruan. Urtero ebaluatu eta eguneratzen da zenbait kudeaketa-tresnaren bitartez.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Sarrera-irteeren ordutegietan. Ez dago bazkaltzeko ordutegirik. Pertsona bakoitzak bere denbora kudeatzen du.
  • Lanaldi jarraitua egiteko aukera dago.
  • Enpresan jardutearen ebaluazio positiboa egin ostean, lanaldia 35 h/astean da. Sektoreko Hitzarmenak 40 ordu ezartzen ditu.
  • Langile guztiek astean 3 arratsalde libre dituzte gutxienez. Ostiral arratsaldean, jai bezperetan eta abuztuan, lanaldi jarraitua egiten da.
  • Lanaldia zabaltzeko aukera egun bat edo egun erdia libre izatearen truke.
  • Egunean edo astean ordu gutxiago lan egiteko aukera, soldata proportzioan murriztuta, eta lan-karga ere murriztuta.
  • Baimen-egunak eduki daitezke, opor-egunetatik deskontatzeko.
  • Oporraldiak daude aste santuan, Gabonetan eta aparteko zubi batzuetan, hitzarmenaren gainetik, eta urtero negoziatzen dira, atseden hartzeko helburuarekin. Ez dira udan metatzen.
  • Norbere tramiteak egiteko askatasuna, denbora berreskuratzeko beharrik gabe.
  • Oporraldiak aukeratzea.
  • Egitekoak lan-ordutegira doitzea: Bai enpresak antolatutako prestakuntza, bai lan-bilerak, beti lan-ordutegiaren barruan egiten dira.

Malgutasuna tokian

  • Urrutiko lana: Langileek, noiz edo noiz, etxetik edo prestatutako beste lokal batetik egin dezake lan. Enpresak tresnak eta euskarri teknikoak ematen ditu.

Baimenak eta lizentziak

  • Amatasun-baimena luzatu daiteke, lanpostura berriz itzultzea bermatuta.
  • Eszedentzia hartu daiteke menpeko pertsonak zaintzeko, lanpostua berriz itzultzea bermatuta.
  • Denbora eta modu askotako baimenak eta egoera pertsonalak hartzen dituzten langileak ordezkatzeko politika.
  • Langileak berriz itzultzeko politika: Jarduerak daude kanpoan luze egon ostean lanera itzultzen diren pertsonak egunean mantendu edota berriro lanean hasteko. Amatasun-baimena negoziatu daiteke, lanean lehenago hasi eta lanaldi murriztua luzatuta.

Bestelako neurriak

  • Soldatarik gabeko egunak izatea, negoziatutako epemugarik gabe.
  • Hitzarmeneko oporren Lan Egutegia urtero berrikustea, aisialdiak eta atsedenaldiak hobetzeko helburuarekin.
  • Hurbileko pertsonen heriotzagatik egun libre gehiago, ahaidetasun-maila kontuan hartu gabe.
  • Egun libreak gertakari pertsonalengatik.