Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Cristina Mendia Ibarrola And.
Berdintasun eta EFR arduraduna

Henao kalea, 26
48009 BILBO
Tel.: 94 425 25 00

e-maila: mendia@mutualia.es
www.mutualia.es

Mutualia

MUTUALIA 2. Gizarte Segurantzako Lan Arriskuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutua da. Irabazi asmorik gabeko eta erantzukizun mankomunatua duen Enpresa Elkartea da.
Gizarte Segurantzari laguntzen dio osasun zerbitzuak, prestazio ekonomikoak eta prebentzioaren hedapena kudeatzen, enpresa, langile eta gainerako bezeroei zuzenduta.

2006an jaio zen, Mutua Vizcaya Industrial, Pakea eta La Previsora integratzearen ondorioz. Erakunde horiek 100 urte baino gehiagoko historia zuten, eta ordutik EAEko Mutua nagusi bihurtu zen.

Mutualia Espainiako Estatuko Lan Arriskuen lehen Mutuetako bat da. Haren jarduera-printzipioak hauexek dira: arreta pertsonalizatua, berehalakotasuna, laguntzaren hurbiltasuna, osasun zentroen kalitatea eta haren profesionalen hurbiltasuna elkarteko enpresa guztietara eta enpresa laguntzaileetara, betiere Bikaintasun parametroetatik.

Emakume eta gizonen arteko Berdintasunaren aldeko 2007ko Legeaz geroztik, Berdintasun Batzordea sortu zen, gaur egun ere indarrean. Batzorde horrek beharrezko egitekoak bete zituen Mutualiak 2008an bere Lehen Berdintasun Plana izan dezan (gaur egun Hirugarrenean), eta oso lotuta dago Kontziliazio neurrietara eta denboren kudeaketara.

600 langile ditu: 420 emakume (%70) eta 180 gizon (%30).