Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Cristina Mendia Ibarrola And.
Berdintasun eta EFR arduraduna

Henao kalea, 26
48009 BILBO
Tel.: 94 425 25 00

e-maila: mendia@mutualia.es
www.mutualia.es

PROZESUA

2008an Berdintasun Batzordea jarri zen martxan, eta enpresa ordezkatzen duten pertsonek eta Mutualian ordezkaritza duten sindikatu guztiek osatzen dute. Batzorde horrek Berdintasun Planak jarri ditu abian. Gaur egun, III. Plana dauka. Bertan, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna enpresaren elementu estrategikoak izan dira. Enpresa osoak ezagutzen ditu, martxan jarritako baliabide informatiboei esker (intranet, aldizkariak, foroak, ikastaroak…), eta urtero ebaluatzen dira.

Berdintasun Batzordea azken organo aholku-emailea da enpresako pertsonen kontziliazioaren eskaera eta proposamenei lotutako edozein gaitarako. Gaur egun, Berdintasun eta Kontziliazioan bakarrik aritzen den pertsona bat dago, zuzendaritzako bigarren mailan, "Pertsonen Garapena" Prozesuaren barruan.

Mutualiak modu aktiboan hartzen du parte gaiari lotutako Foro eta Topaketa publikoetan.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Lanaldiaren murrizketa metatzea, haurren oporraldian hartzeko.
  • Borondatezko eszedentzia urtebetez, lekua gordeta.
  • Ordutegiaren malgutasuna (sarrerak eta irteerak).
  • Antolatzeko malgutasuna.

Malgutasuna tokian

  • Urrutitik lan egiteko aukera.
  • Enpresaren Zerbitzarira etxetik konektatzeko aukera.
  • Lanpostua etxera hurbiltzea.

Baimenak eta lizentziak

  • Edoskitzaroa metatzea.
  • Aitatasun baimena zati batez hartzea, astebete luzatuta.
  • Ezkontza + oporren baimena metatzea.

Bestelako neurriak

  • Mailegu pertsonalak.
  • Ondorengoen ikasketetarako laguntza.
  • Norbere ikasketetarako laguntza.
  • Nominaren aurrerakinak.