PROZESUA
2008an Berdintasun Batzordea jarri zen martxan, eta enpresa ordezkatzen duten pertsonek eta Mutualian ordezkaritza duten sindikatu guztiek osatzen dute. Batzorde horrek Berdintasun Planak jarri ditu abian. Gaur egun, III. Plana dauka. Bertan, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna enpresaren elementu estrategikoak izan dira. Enpresa osoak ezagutzen ditu, martxan jarritako baliabide informatiboei esker (intranet, aldizkariak, foroak, ikastaroak…), eta urtero ebaluatzen dira.
Berdintasun Batzordea azken organo aholku-emailea da enpresako pertsonen kontziliazioaren eskaera eta proposamenei lotutako edozein gaitarako. Gaur egun, Berdintasun eta Kontziliazioan bakarrik aritzen den pertsona bat dago, zuzendaritzako bigarren mailan, "Pertsonen Garapena" Prozesuaren barruan.
Mutualiak modu aktiboan hartzen du parte gaiari lotutako Foro eta Topaketa publikoetan.