Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Ana Urrutia Beaskoa And.
Zuzendari Kudeatzailea

Carlos Gangoiti, 22
48300 Gernika (Bizkaia)
Tel.: 902 540 819

e-maila: grupotorrezuri@grupotorrezuri.com
www.torrezuri.com

PROZESUA

2002. urtean, Zuzendari Kudeatzaileak, haurdun zegoenez, bizitza familiar eta laborala bateratzeko beharra enpresa osatzen duten langileek ere badutela edo eduki ahal dutela planteatzen du.

Une horretatik aurrera, zenbait neurri sartu dituzte Kudeaketa Planean, eta 2005etik aurrera Kontziliazio Plana dute, AURRERATU Kontziliazio Proiektuaren eskutik. Horri esker, enpresak idatziz jaso zuen praktikan martxan zegoen kultura bat. Neurri horiek zehaztu eta zabaldu zituzten, eta intranet bidezko erabilera areagotu zuten.

Zuzendaritzak idatziz jaso zuen langileek adierazitako eta Kontziliazio Planaren bidez estali ezin diren kontziliazio-behar guztiak banan-banan aztertzeko konpromisoa. Horregatik, Lan Giroa hobetzeko taldea dauka. Bertan, proposamenak jaso eta kontziliazio planaren jarraipena eta ebaluazioa egiten da.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Lan-ordutegi malgua: Gerokultoreak lehenago irten daitezke lanetik goiz eta arratsaldeko txandetan. Hortaz, eginkizun guztiak garaiz amaitzen badituzte, pertsona bat bakarrik geratu daiteke hurrengo txanda hasi arte, eta ordaindutako lan-denbora izango da.
  • Lan-aste trinkoa: Lanaldia luzatu daiteke, eta bi txanda jarraian egin daitezke, egun libre baten truke.
  • Administrazio-tramiteak egiteko ordaindutako baimenak: Lanetik irteteko baimena (txanda aldatu ezin bada) epe laburrean (minutu batzuk, ordu batzuk), administrazio-tramiteak egiteko, gainerako lankideek bere lana estaltzen duten bitartean.
  • Askatasun osoa dago langileek elkarren artean laneko txandak aldatu ditzaten, betiere Zuzendaritzari jakinarazita eta horren adostasunarekin.
  • Gerokultoreek oporraldia aukeratu ahal izango dute osorik jarraian edo zati batez, gainerako lankideen nahiarekin gatazkarik ez badago, eta enpresan bideragarria bada.

Malgutasuna tokian

  • Urrutiko lana: Zuzendaritzako langileek, noiz edo noiz, etxetik edo prestatutako beste lokal batetik egin dezake lan.

Baimenak eta lizentziak

  • Eszedentzia familiako arrazoiengatik, jatorrizko lanpostua gordeta Legeak eta Hitzarmenak ezarritako epe luzeago batez. Langileek eszedentzia hartu dezakete adin txikiak, nagusiak, gaixoak edo ezinduak zaintzeko, betiere jatorrizko lanpostura itzultzea bermatuta.
  • Eszedentzia hartu daiteke arrazoi pertsonalengatik, jatorrizko lanpostua gordeta. Lanpostua gordetzeko epea Zuzendaritzarekin negoziatuko da, eta Langileak Berriz Laneratzeko Politikarekin bat etorriko da: Enpresak mekanismoak ditu berriro absentzia luze baten ostean berriz laneratzen diren pertsonak egunean mantentzeko, esaterako, bi hilerik behin taldeak egiten dituen bileretara joanda.

Bestelako neurriak

  • Jantokia eta atseden hartzeko zerbitzua.
  • Menpeko pertsonak zaintzeko zerbitzua ordaintzea: Langileen intzidentziak eta bat-bateko bajak estaltzeko aparteko orduak egitean, menpeko pertsonak zaintzeko zerbitzuak ordaintzen dira.