Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Asier Extremo Baigorri Jn.
Finantza, I+G+B eta Pertsonen Zuzendaria

Usausuaga kalea 7
48970 BASAURI
Tel.:94 645 21 30

e-maila: info@virtualwaregroup.com
www.virtualwaregroup.com

Virtualware

Hiru informatika ingeniarik fundatu zuten Virtualware 2004. urtean, eta errealitate birtualeko eta bideo-joko serioen teknologiaren esparruan aritu den lehenetako bat izan zen.

Gaur egun, mundu mailako konpainia da, eta hazkunde iraunkorra izan du sortu zenetik. Izan ere, apustu argia egin du produktuaren berrikuntza, kalitate eta garapenaren alde.

Haren jarduera hainbat arlo profesionaletara bideratuta dago, eta bereziki: osasuna, hezkuntza (serious game), museoen jarduera, prestakuntza korporatiboa, etab.

Espainiako Estatuan, Mexikon, Txilen eta Bretainia Handian dago.

33 lagunek osatzen dute Virtualware, 6 emakumek eta 27 gizonek.