Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Asier Extremo Baigorri Jn.
Finantza, I+G+B eta Pertsonen Zuzendaria

Usausuaga kalea 7
48970 BASAURI
Tel.:94 645 21 30

e-maila: info@virtualwaregroup.com
www.virtualwaregroup.com

PROZESUA

Bulegoak aldatu zirenetik, 2010. urtean, eta "Iraunkortasuna"ri (virtual green) buruzko hobekuntza taldearen ekimenez, "enpresako pertsonen bizitza zaintzera" bideratutako ikuspegia lantzen hasi ziren. Pertsona bakoitzaren erantzukizunetik lan egiten da.

Lokal berrien distantziagatik, eta inguruan azpiegitura gutxi daudenez, ordutegiak egokitzea aztertu zen, eta lan-ordutegi jarraitua aukeratu zen, hain zuzen ere, 7:30etik 15:30era. ("logistikak kontziliazioaren alde egin zuen")

Iraunkortasun taldea kontziliazio eta berdintasunari lotutako gaiei heltzen hasi zen, eta barne kudeaketako lanak hasi ziren 2012an, Emakume eta Gizonen arteko lehen Berdintasun Plana egiteko helburuarekin, eta 2013an EMAKUNDEREN aitorpen ofiziala lortu zuen.

Inpaktua eta asebetetze maila neurtzen da. Berdintasun Planaren barruan, Kontziliazio Plana estrategikoagoa garatuko da.
Enpresen kudeaketa orokorrerako ereduan (integrala) berdintasun prozesua nola txertatu aztertzen ari dira.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Ordutegi jarraitua urte osoan, 7:30etik 15:30era.
  • Sarrera-irteeren malgutasuna. Ez da fitxatzen. Erantzukizunean konfiantza dute .
  • Malgutasuna oporrak aukeratzeko.
  • Prestakuntza eta lan-bilerak beti lan-ordutegian.
  • Oporraldi malguak (egun batzuk abuztuan).

Malgutasuna tokian

  • Urrunetik lan egiteko aukera.
  • Baliabideak daude: ordenagailu eramangarriak eta mugikorrak gehienentzat.

Bestelako neurriak

  • Haurtzaindegiei hobariak.
  • Guztion atsedenlekua belar artifizialarekin.