Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Maite del Castillo And.
Giza Baliabideetako Arduraduna

Derio Bidea, 28
MUNGIA (BIZKAIA)
Tel.:94 601 12 00

e-maila: info@arteche.es
www.arteche.es

PROZESUA

Enpresak bere ibilbidea hasi zuenetik, Zuzendaritza norberaren bizitza, familiako bizitza eta lanekoa kontziliatzeko premia txertatu du enpresako Hitzarmen Kolektiboak negoziatuz.

Neurri horiek enpresako Gizarte Sailean eta Zerbitzu Orokorretan jasotzen dira eta berezko Hitzarmen Kolektibora gaineratzen dira, hobekuntza modura. Halaber, Hitzarmen Kolektiboaren nahiz enpresako Intranet bidez hedatzen dira.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Egunero laneko sartu-irtenak egiteko denbora-tartea (txandakako langileentzat ere bai).
  • Amatasun-baimenaren ostean lanera itzultzen diren emakumeak goizeko lan-ordutegian aritzeko aukera.
  • Lanaldi zatitua: pertsonak boluntarioki lanaldi zatitu batera atxiki daitezke.
  • Lanaldi etengabea asteko egun guztietan ekainaren 15etik irailaren 15era.
  • Bazkaltzeko ordutegia ere malgua da: ezarritako ordua aurreratu edo atzeratzeko aukera dago.

Malgutasuna tokian

  • Telelanerako aukera dago.

Baimenak eta lizentziak

  • 6 egun natural ezkontidearen heriotzagatik.
  • 4 egun natural seme-alaba baten heriotzagatik. Arrazoi hori dela medio, 100 kilometrotik gorako desplazamendua egin behar balitz bizilekutik abiatuz, epea beste bi egun naturaletan areagotuko da.
  • 3 egun natural gurasoen, odoleko anai-arreben edo ezkonanai edo ezkonarrebaren (ahizparen), aitona-amonen edo biloben heriotzagatik. Arrazoi hori dela medio, 100 kilometrotik gorako desplazamendua egin behar balitz bizilekutik abiatuz, epea beste bi egun naturaletan areagotuko da.
  • 3 egun natural ezkontide edo seme-alabaren gaixotasun larri edo ospitaleratzegatik.
  • Egun natural 1 eguneko ebakuntzengatik (gurasoak, anai-arrebak, ezkontideak eta seme-alabak).
  • 18 egun natural ezkontzagatik.
  • Egun natural 1 gurasoen, seme-alaben edo odoleko anai-arreben edo ezkonanai edo ezkonarrebaren (ahizparen) ezkontzagatik.
  • Dokumentu publikoen kudeaketak egiteko beharrezko denbora, lanaldiak horien irekitze- edo ixte-ordutegiarekin bat egiten badu, aldiberekotasun horrek irauten duen bitartean.
  • Lehen aldiz egiteko azterketa, deialdi ofizial edo bestelako azterketetara joateko beharreko denbora (gidabaimena lortzeko edo berritzeko azterketa barne).
  • Mediku espezialistara joateko beharrezko denbora. Gehienez, 5 ordu. Arratsaldez beste espezialista batengana joan behar bada, egiaztagiria aurkeztuta, egun osoa emango da.
  • Organismo Ofizialen zitazioetara joateko baimena. Gehienez 5 ordu, salbuespenak salbuespen (horiek jakinarazi egin beharko dira).
  • Artikulu honetako "a", "b" eta "c" ataletan aipatzen ez diren familia-ehorzketara joateko baimena. Gehienez 5 ordu, salbuespenak salbuespen (horiek jakinarazi egin beharko dira).
  • Dagokion baimena eman aurretik erregistraturiko izatezko bikoteek, dagokion Organismoaren dokumentuz egiaztatu ondoren, ordainpeko lizentziak izateko eskubidea izango dute.
  • 5 egun malgu, langileak komeni zaioenean libreki hautatzekoak.
  • 31 egun naturaleko oporraldiak urteko edozein unetan, abuztua lehenetsita.

Bestelako neurriak

  • Langileen prestakuntza sustatzen da, betiere, laneko jarduerarekin zerikusia badu: birziklatze-ikastaroak, unibertsitate-ikasketak, masterrak, etab.
  • Hizkuntza-prestakuntza enpresan astelehenetik ostegunera, goizez eta eguerdiz.
  • Langileak bere kargura duen 18 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko hileroko laguntza ekonomikoa, familia-laguntza kontzeptuan.
  • Sari ekonomikoa seme-alaba baten jaiotzagatik.
  • Sari ekonomikoa ezkontzagatik.
  • Mediku-asistentziaren laguntza: espezialistetarako aurrez ezarritako tarifen % 70 ordaintzen da.
  • Kirola egiteko laguntza: enpresaren inguruan kirola egiteko interesa dutenentzat takilak eta dutxak eskaintzen dira haietako instalazioetan.
  • Instalazioz (hozkailuak, izozkailuak, mikrouhinak, armairuak, etab.) hornitutako bi jangela daude.
  • Enpresako langileek erabiltzeko autobusa Mungiatik abiatuz egunean zehar.