Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Lourdes Garrald And.
Giza Baliabideen zuzendaria

Teknologia Parkea, 809
48160 Derio (BIZKAIA)
Tel.:94 401 11 94

e-maila: lgarralda@euskaltel.com
www.euskaltel.com

Euskaltel

EUSKALTEL telekomunikazioen operadore liderra da Euskal Herrian. Interneterako banda zabala finko eta mugikorra eskaintzen ditu, bai eta telebista digitala, telefonia finkoa eta telefonia mugikorra ere.

Bere zeregina da, batetik, gizakien komunikazio-beharrizanei erantzun integrala ematea, eta bestetik, enpresei haien produktibitatea handitzen laguntzea, komunikaziorako eta informazioa kudeatzeko tresnak emanda. Horrek guztiak, gainera, euskal gizarteari garapen ekonomiko eta soziala dakarkio.

EUSKALTELek gizartearen zenbait ekimen babesten ditu, besteak beste kontziliazioaren, berdintasunaren eta aniztasunaren errespetuaren aldekoak. Euskal gizartean bizitza digitalaren garapena ere sustatzen du enpresak.

173 emakumek eta 173 gizonek osatutako lantaldea dauka.