Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Lourdes Garrald And.
Giza Baliabideen zuzendaria

Teknologia Parkea, 809
48160 Derio (BIZKAIA)
Tel.:94 401 11 94

e-maila: lgarralda@euskaltel.com
www.euskaltel.com

PROZESUA

Sortu zenetik, EUSKALTELek ardatz izateko sena izan du, gizakien kudeaketa-sistemen abangoardian egotea bilatu du: motibazioa eta parte-hartzea sustatu nahi izan ditu. Pertsonekin etengabe hizketan aritu, entzun eta haien beharrizanei arreta emateko grinak bultzatuta, enpresak bere kudeaketa-sistemetan zenbait hobekuntza egin eta bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko zenbait baldintza ezarriz joan da.

2011ko urtarrilaren 1ean lanaldi trinkoa onetsi zen enpresako langile guztientzako, 07:30etik 15:15era bitartekoa: benetako mugarria izan zen hura, enpresan lan egiten dutenen lanaldia eta familia-bizitza uztartzeko neurriak ezartzeari dagokionez. Ordura arte ere, EUSKALTEL aitzindaria zen Euskal Herrian, kontziliazioaren alorrean. Izan ere, enpresako lan-ordutegia "Europako ordutegiaren" araberakoa zen, 17:15etik aurrera lanetik irtetea ahalbidetzen duena (bazkaltzeko, gutxienez, hogeita hamar minutu gordeta).

Aldaketa hori eta beste neurri batzuk jasota daude enpresaren hitzarmenean. Beste alde batetik, neurriok sexuaren arabera baloratzen dira, eta horien eragina ingurumena, ekonomia eta osasuna aintzat hartuta neurtzen da, gizakiok, oro har, garrantzi handia ematen baitiegu alor horiei.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Ordutegi-eredu berria: malgutasuna sartzerakoan eta irteterakoan (lanaldia hobeto banatuta dago).
  • Langileak, txandaka: berezko antolaketa sistema.
  • Norbere beharrizanei erantzuteko, urtean 20 orduko denbora-poltsa.
  • Jaioberriaren lehen urtean zehar, amek lanaldia 6 orduz murrizteko aukera dute, lanaldi osoko ordainsaria mantenduta.

Malgutasuna tokian

  • Telelanerako aukera.

Baimenak eta lizentziak

  • 15 eguneko baimena, soldatarik gabe. Eskolako egokitzapena abuztuko oporrei metatu ahal izango zaio.
  • 3 eta 5 urte arteko borondatezko eszedentzia hartu ahal izango da edozein arrazoi dela-eta, Euskaltelen jarduerari lehia egiten ez dioten proiektuak aurrera eramateko.
  • 4 hilabeteko eszedentzia, lanpostua gordeta.
  • Langileek eguneroko lanaldia murrizteko eskaera egin ahal izango dute, behar bezala egiaztatutako arrazoi pertsonalak direla-eta.