Zubietxe
ZUBIETXE Elkartea, Eusko Jaurlaritzak erabilera publiko eta gizarte-intereskotzat jotakoa, 1993an jaio zen Ollarganeko Mariaren Konpainia eta Abusuko Mesedetakoen eskutik. Lehen harrera-etxea ireki zutenean, helburua zen espetxearen eta tratamendu-programen arteko "zubi-lana" egitea. Hortik, hain zuzen, bere izena: "Zubietxe", zubia + etxea.
Hasiera-hasieratik zaurgarritasunaren eta gizarte-bazterkeriaren eremuan egin dute lan: gizartearen beharrizanak aldatu ahala, elkartea ere egoera berriei egokituz joan da. Horrela, bada, jarduera berriak diseinatu dituzte, eta aldatu egin dira taldearen osaera, jarduteko moduak eta koordinazioa, eskaera eta giza-bazterkeriaren perfil berriei moldatzeko.
1998an ari ziren jada adituak lanean, baina benetako hazkundea 2000. urtean etorri zen: lantaldeak proiektua birformulatu eta, batetik, erabiltzaileen profiletan zein tratamenduetan gertatutako aldaketetara bideratu zuen; bestetik, baliabideak optimizatzeko beharra ere antzeman zuten. Harrera-etxea itxi eta proiektu berri bi sortu ziren: "Hazkuntza" eguneko zentroa eta "Berrisar" gizarteratze-etxea.
2002an, berriz, hirugarren proiektu bat sustatu zen, gizarte-bazterkeria bizi zuten pertsonei etxebizitza bat lortzen laguntzeko. Elkarteak, gaur egun, babestutako 9 etxebizitza dauzka. 2003an beste pisu bat zabaldu zen, laguntza-sarerik ez duten Euskal Herriko etorkinentzat. 2005ean beste etxebizitza bat jarri zen martxan.
ZUBIETXE 20 emakumek eta 9 gizonek osatzen dute.