Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Beste praktika egoki batzuk

UN:ST Sarea - Bartzelonako Udala

Azalpena

UN:ST Enpresen Sarea Bartzelonako Udalak 2016. urtean sortutako ekimena da. Izan ere, Hiriko enpresa talde batek interesa erakutsi zuen elkarrekin lan egiteko eta truke eta esperientzia sarea sortzeko, konfiantza eta elkarrekiko ikaskuntza giroan. Horrela, ezagutzak eta jokabideak partekatu ahal izango dira denboraren erabileren inguruan.

Helburuak

  • Erakundeei laguntzea denboraren erabileren neurriak inplementatzen, enpresen lehiakortasuna bultzatzeko eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.
  • Prestakuntza, birziklatzea eta ezagutzak eta esperientziak trukatzea.
  • UN:ST enpresen sarearen zabalkuntza.
  • Sarearen parte-hartze aktiboa hiriko akordio sozialetan.
  • Sarearen eta sarea osatzen duten enpresen ikusgarritasuna, zabalkundea eta aitorpena.

Erakunde kideak

73 enpresak osatzen dute (horien zerrenda ikus daiteke webgunean)

Webgunea ikusi