Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Beste praktika egoki batzuk

Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sarea

Azalpena

Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sarea 2004ko azaroaren 15ean sortu zen, Batzar Eratzailean. Bertan, sinatzaileek gehiengoz adostu zuten Elkarte moduan eratzea. Espainiako Sarea, une horretatik, izaera eta ezaugarri horietako munduko lehen plataformetako bat bilakatu zen. Sarerik aktiboenetako bat da, eta bere multistakeholder ereduagatik nabarmentzen da. Horretan, hainbat interes-talde biltzen dira. enpresak, GKEak, sindikatuak, erakunde akademikoak eta gizarte erakundeak.

Erakunde kideak

Erakundea eratu zenetik, urtebetean, Munduko Ituna Espainian sinatu zuten 270 erakundetatik 360 erakundetara igaro zen. Gaur egun, Espainian 1.000 erakundek baino gehiagok sinatu dute ituna.

Webgunea ikusi