Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Beste praktika egoki batzuk

Red Concilia – Madrileko Udala

Azalpena

Madrileko Kontziliazioaren aldeko Enpresa sarea, RED CONCILIA, Madrileko Udalak bultzatutako ekimena da. 2007an sortu zen, EQUAL Ekimen Komunitarioaren barruan: "Madril Enpresak eta Kontziliazioa".

Helburuak

CONCILIA Sarearen artikulazioak praktika enpresarial egokietan sakontzeko beharrari erantzuten dio. Helburua da Madrileko gainerako enpresak motibatu eta kontziliazioa bultzatzea, SAREA osatzen duten enpresetatik abiatuta. Azken horiek enpresa traktore moduan aritzen dira, kudeaketaren alorrean politika bereziak sartzeko interesa duten enpresa berrientzat.

Erakunde kideak

Hasieran 10 enpresak fundatu zuten Sarea. Gaur egun, 23 kide daude. Horiek tamaina askotakoak eta jardueraren sektore ekonomiko desberdinetakoak dira.
Aniztasuna badago ere, SAREA osatzen duten enpresa guztiek kontziliazioa txertatu dute beren egituretan, beharrezkoa eta onuragarria den barne prozesu bat bezala.

Webgunea ikusi