Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Beste praktika egoki batzuk

Bateratu +

Azalpena

Webgune hau, www.euskadi.net/concilia+, Eusko jaurlaritzaren ekimena da, gizarte-eragileak kontzientziatzeko eta kontziliazioarekin denok irabazten dugun ideia sustatzeko.

Halaber, hainbat tresnari esker, elkarri eragitea ahalbidetzen da:

1.- Autodiagnostikorako tresna, enpresa bakoitzean kontziliazioaren egoera eta horren beharra neurtzeko.

2.- Kostu-onuren tresna, kontziliazio neurri bakoitzak eskatzen duen inbertsioa ekar litzakeen onurekin alderatzeko, lege-testuetarako loturekin.

3.- Neurri bakoitzean egin beharreko tramiteei buruzko atala – laguntzak, diru-laguntzak, hobariak, bai enpresentzat bai langile autonomoentzat eta besteren konturako langileentzat – dokumentu ereduetarako eta lege-testuetarako loturekin.

4.- "Nire plana" atala, tresna-gida da enpresetako kontziliazio plana egiteko. Plan honek hainbat mekanismo hartzen ditu hurrengoak ezagutarazteko: dauden neurriak, langileek neurriak erabiltzearen ebaluazio eta jarraipen prozedurak eta lortutako emaitzak.

Webguneak arreta berezia ematen dio ordutegien eta lekuen malgutasunari; izan ere, Eusko Jaurlaritzak azterketa egin zuen ordutegiak arrazionalizatzeari buruz, eta metodologia eta proiektu pilotua egin zuen 3 enpresatan (Euskaltel, Bellota Herramientas eta Vadillo aholkulariak), eta dokumentazio guztia webgunean dago.

Concilia+ webguneak aukera ematen du kontsulta pertsonalizatuak egiteko.

Helburuak

  • Enpresak kontzientziatzea bizitza familiar, laboral eta pertsonalaren kontziliazioa sustatzeak dituen onurez (lan giroa hobetu, absentismoa murriztu eta errotazioa…) eta, gainera, horrek guztiak enpresarentzat onurak baititu.
  • Sindikatuak kontzientziatzea kontziliazioa eta ordutegien malgutasuna negoziazio kolektiboan sartu beharraz.
  • Langileak kontziliazio-neurriak arduratsu erabiltzeaz kontzientziatzea eta familiako kide guztien erantzunkidetasuna sustatzea.

Webgunea ikusi