Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Sarearen jardunaldiak eta mintegiak

Sarearen BIGARREN Lan Mintegia

Joan den urriaren 24an, urtean bigarren aldiz, Red denBBora Sarea osatzen duten enpresak bildu ziren, Foru Liburutegiko Areto Nagusian.

Saioan zehar, heldu berriei ongietorria ema zitzaien, ZUBIETXE eta EUSKALTELI alegia.

Burututako jarduera ezberdinak aurkeztu ziren, hala nola, martxoko ate irekien Jardunaldia, eta parte-hartzea zein balorazioa bikainak izan ziren. Era berean, denboren kudeaketari buruzko Sare Europar batean parte hartzeko Sareak jaso duen gonbitearen berri ere eman zen (horren gaineko informazioa urriko Newsletter-ean aurkeztu da zehatzago).

Berri, ikerketa, sari, biltzar eta abarren inguruan eguneratzeko ere balio izan zuen topaketak, baita hedapen handiko 3 Newsletter osatzeko ere.

Azkenik, Sarearen baitan Sustapen Talde bat sortzearen bideragarritasuna ere aztertu zen eta 2015eko martxoan ospatuko den ate irekien Jardunaldia antolatzeko kezka eta interesak plazaratu ziren.

  • Izena:

  • Abizenak:

  • Erakundea:

  • E-posta:

  • Telefonoa:

  • Web orria:

  • Postua:

  • Sexua:

  • Sektorea:

Itzuli