Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Erakundeetan denbora erabiltzeari buruzko arautegia

Jarraian, enpresa eta erakundeentzat bizitza pertsonal, familiar eta laborala bateratzeko araudi nagusien zerrenda dago.

EUROPAKO ARAUDIA

  • Kontseiluaren 96/34/CE zuzentaraua, 1996ko ekainaren 3koa, Europako Erkidegoko Industrien Batasunak, Enpresa Publikoen Europako Zentroak eta Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak egindako baimen parentalari buruzko esparru-akordioari dagokiona. 1996ko ekainaren 19ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala.
  • 1992ko urriaren 19ko Kontseiluaren 92/85/CEE zuzentaraua, haurdun dagoen, umea izan duen edo edoskitzaroan dagoen langilearen lanean segurtasuna eta osasuna hobetzeko neurriak ezartzen dituena (Hamargarren zuzentarau espezifikoa, 89/391/CEE zuzentarauaren 16. artikuluko 1. atalaren arabera). 1992ko azaroaren 28ko Europako Erkidegoen Aldizkari Ofiziala.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko azaroaren 4ko 2003/88/CE zuzentaraua, lanaldia antolatzeko zenbait alderdiri buruzkoa.
  • Telelanari buruzko Europako esparru-akordioa, 2002ko uztaila.

ESTATUKO ARAUDIA

  • Urriaren 26ko 1615/2009 Errege Dekretua, “Berdintasuna lanean” bereizgarria ematea eta erabiltzea arautzen duena.
  • Urriaren 6ko 9/2009 Legea, jaiotza, adopzio edo harrera kasuetan gurasotasun-baimenaren iraupena luzatzen duena (2014ko urtarrilaren 1etik indarrean).
  • Martxoaren 6ko 295/2009 Errege Dekretua, amatasunagatik, aitatasunagatik, haurdunaldiko arriskuagatik eta edoskitze naturaleko arriskuagatik gizarte segurantzako sistemaren prestazioak arautzen dituena.
  • Gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa.
  • Abenduaren 14ko 39/2006 Legea, norbanakoaren autonomia eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta sustatzen duena.
  • Azaroaren 5eko 39/1999 Legea, langileen bizitza familiarra eta laborala bateratzea sustatzen duena.
  • Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, langileen estatutuen legearen testu bategina onartzen duena.
  • Funtzio publikoaren mahaiaren akordioa, langile publikoen bizitza pertsonal, familiar eta laborala bateratzeari buruzkoa.
  • Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa.
  • Azaroaren 28ko 35/2006 Legea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa, eta Sozietateen gaineko, ez-egoiliarren Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergen legeak zati batez aldatzen dituena.
  • Abenduaren 2ko 51/2013 Legea, aukeren berdintasuna, bazterkeriarik eza eta ezintasuna duten pertsonen irisgarritasun unibertsala arautzen dituena.
  • Ekainaren 9ko 5/2006 Errege Lege Dekretua, hazkuntza eta enplegua (Lan Erreforma) arautzen duena.
  • Ekainaren 9ko 5/2006 Errege Lege Dekretua, hazkuntza eta enplegua hobetzeari buruzkoa. (Lan Erreforma) (2006ko ekainaren 14ko BOE).
  • Abenduaren 22ko 39/2010 Legea, Estatuko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

AUTONOMIAKO ARAUDIA

  • Azaroaren 8ko 424/94 Dekretua, langileen berdintasunean erabakitasunez aurrera egiteko konpromisoa hartu duten erakundeak aitortzeari buruzkoa.
  • 177/2010 Dekretua, bizitza familiar eta laborala bateratzeko diru-laguntzak arautzen dituena, eta aurreko 118/2007 dekretuan zeuden jarduera-ildoak mantenduta, bizitza familiar eta laborala bateratzeagatik diru-sarrerak murriztuta dituztenentzat zuzeneko diru-laguntzak hobetu eta handitzen dituena.
  • Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren 2010eko ekainaren 30eko AGINDUA, bizitza familiarra eta laborala bateratzeari buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen kopuruak eta aurreikusitako eskabide normalizatuak onartzen dituena.
  • EAEko gizon-emakumeen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea.