Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Sarearen helburuak

Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ustez, denboraren kudeaketa herritarren eskubidea da gizarte antolaketan aldaketak bultzatzeko. Helburua da eguneroko bizitzako denbora kudeatzeko beharrak asetzea eta proposamenak egitea, bizi kalitatea hobetzeko eta Bilbo eta Bizkaia agertoki berritzaile bilakatzeko eremu sozialean.

SAREA martxan jarrita, lankidetza publiko-pribaturako gunea sortu da. Horri esker, gizarte eredu berrien diseinuan eta sustapenean berrikuntzak egiten dira, eta kontziliazioa, erantzunkidetasuna eta genero-berdintasuna bultzatzen dira.

Sare honek ERREALITATE ALDAKORRA IKUSTEN laguntzen digu: Behar berriak nola sortzen diren eta pertsonok eta erakundeok behar horiei nola erantzuten diegun. Horregatik, Sareko erakundeen arteko lankidetzak eta analisten eta adituen partaidetzak lagundu egiten dute ezagutzan, hausnarketan eta sentsibilizazioan, baita ildo horretan urratsak ematen ere.