Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Zergatik da garrantzitsua berritzailea izatea gure
erakundeetako denboraren erabileretan?

Arrazoi ugari daude hori justifikatzeko. Horregatik, gure inguruko enpresak denbora hobeto kudeatzeko estrategia berriak sartzen ari dira, Europako beste erakunde asko bezala.
Horrela:

  • Erakundean lan egiten duten pertsonen asebetetzea hobetzen dute.
  • Kultura sozialaren aldaketa laguntzen dute, eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Planean sartzen dute.
  • Gizon eta emakumeen talentua hobeto baliatu eta atxikitzen dute erakundean.

Azken finean, denboraren erabileren berrikuntza eta kontziliazioa bat datoz enpresa-paradigma berri baten definizioarekin, erakunde lehiakorragoak izateko, eraldaketa prozesuetan sartuta: langileen autonomia gehiago, hierarkia berdindu, lan ordutegietan malgutasun gehiago, balio-aniztasuna eta postuen txandaketarako aukera handiagoa, kalitatea kudeatu eta etengabe hobetu, ezagutza kudeatu, talde-lana hobetu eta taldeak helburuen arabera kudeatu, Informazio eta Komunikazio Teknologiak sartu, emaitzei lotutako ordainsariak, Gizarte Erantzukizun Korporatiboan parte hartu,..