EROSKI Koop. E.
EROSKI KOOP. E. kooperatiba 1969an sortu zen, tokiko 9 kontsumo-kooperatiba independentek bat egin ostean, kontsumitzaileek ere parte hartzen duten gizarte eta enpresa eredu batekin. Kooperatibaren gobernua modu parekidean gauzatzen da, %50ean bazkide kontsumitzaile eta langileen artean.
Eroski Koop. E. Eroski Taldearen jatorria da. Horrek hainbat formatu eta negoziotako 2.000 denda baino gehiago ditu: elikagaiak, arropa, oinetakoak, etxetresna elektrikoak, bidaiak, kirol-dendak, lurrindegiak, optikak, gasolindegiak, aseguruak, telefonia mugikorra...
Eroski Koop. E. kooperatibak gizarte-erantzukizun korporatiboaren alde egiten du EROSKI Fundazioaren bitartez. Bost baliok zehazten dituzte enpresa-proiektua eta pertsonekin eta inguruarekin harremanak izateko modua: Lankidetza, Partaidetza, Gizarte-erantzukizuna, Berrikuntza eta Konpromisoa.
10.440 lagunek osatutako taldea dauka. %82 emakumeak dira, eta %18, gizonak.