Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Marta Carazo And.
Gizarte Kudeaketako Zuzendaria

San Agustín auz. z/g
48230 Elorrio (BIZKAIA)
Tel. 946 21 12 16

e-maila: marta_carazo@eroski.es
www.eroski.es

PROZESUA

Berdintasunerako Batzordea jarri zen martxan 2005ean, EROSKI enpresa eta gizarte arloa ordezkatzen duten pertsonek osatuta, eta 2006an Berdintasun alorreko Diagnostikoa abiatu zuen, baita Gizon-emakumeen Berdintasunerako Lehen Plana ere.

Hastapenetik, kontziliazioa eta erantzukizun partekatua kooperatibako elementu estrategikoak izan dira, langile guztiei jakinarazi zaie martxan jarritako baliabide informatikoen bitartez (intraneta, aldizkaria, foroak, ikastaroak…), eta urtero ebaluatzen dira.

Prozesuaren parte gisa, barneko prestakuntzarako eta jendaurrea sentsibilizatzeko jarduerak egiten dira, kontziliazioa eta erantzukizun partekatua sustatuz.

Estrategia horiek asebetetze-inkestetan neurtzen dira, eta sexuaren arabera ebaluatzen dira. 2015eko hasieran, Diagnostikoa eta Gizon-emakumeen Berdintasunerako II. Plana eguneratu ditu.

Eroskik modu aktiboan hartzen du parte gaiari lotutako Foro eta Topaketa publikoetan, eta zenbait aitorpen lortu ditu.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Langileak txandaka: antolaketa-sistema propioa.
  • Ordutegien aldaketa arrazoi pertsonalengatik.
  • Autonomia amatasun eta edoskitze baimena antolatzeko (metatu, luzatu).
  • Eszedentzia lege-zaintzagatik 3 hilabetetik aurrera.
  • Urtean 10 egun arteko poltsa, norberak artatu behar dituen gaien ardura hartzeko.
  • Barne hartzen dira lan-ordutegia, koordinazio-bileretan erabilitako denbora, informazioa, prestakuntza eta abar.
  • 28 orduko gutxieneko lanaldia. Lanaldi txikiagoak bazkidearen borondatezkoak dira bakarrik.
  • Oporretarako 31 egun natural, eta oporraldia ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean aukeratu ahal izango da.

Malgutasuna tokian

  • Lanpostuaren kokaleku geografikoa pertsona bakoitzaren lekutik ahalik eta hurbilen

Baimenak eta lizentziak

  • Baimena mendeko pertsonei osasun-zerbitzuetara laguntzeko
  • Urtean 2 egun arteko baimena gehitu da adopzio edo harrera tramiteetarako, adoptatu aurrekoa edo iraunkorra.
  • Ordaindutako baimena biloba jaiotzeagatik. 2 egun natural jarraian.
  • Ordaindu gabeko hilabeteko baimena.
  • Edozein arrazoirengatik borondatez lanaldia murriztu, bazkidearen borondatearen menpe bakarrik, eta lanaldi arrunta leheneratzeko eskubideari eutsiz behin eskatutako lanaldi-murrizketaren epea amaituta.
  • Borondatezko eszedentzia lanpostua gordeta.
  • Borondatezko eszedentzia garapen profesionalerako (prestakuntza) edo gizarte-erantzukizunagatik.
  • Eszedentzia. Senideak zaintzeko, hirugarren mailako senideak barne, mendeko senide bat zuzenean zaindu beharra duen bazkidearentzat.
  • Amatasun baimena. Kotizazio oinarriaren %100era arteko osagarria (soldatarena baino handiagoa da).

Bestelako neurriak

  • %100eko diru-laguntza bertoko hizkuntza ikasteko.
  • Diru-laguntza adingabeak edo urritasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen mendeko nagusiak zaintzeko.
  • Diru-laguntza behar duten bazkideentzat eta hipoteka-baldintza bereziak.
  • Ikasteko diru-laguntzak, etengabeko hobekuntzaren planteamenduaren barruan, hobekuntza profesionalerako edo garapen pertsonalerako ikastaroak egin nahi dituzten pertsonentzat.
  • Nominaren aurrerakinak.
  • Larunbat arratsaldeko lanaren ordainketa orduko balioa baino %55 handiagoa.