Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Beste praktika egoki batzuk

Enpresa sare Gizatiarragoa – Emakumea, Familia eta Lana Fundazioa

Azalpena

Epe ertaineko lan eredu bezala, enpresa eta enplegatuaren arteko erantzunkidetasunean oinarrituta, baita kudeaketa eredu malguak ezartzeko beharrean ere, enpresa-kultura malgu batean egiaztatutako arrakasta-ereduak gauzatu eta zabaltzeko lan egingo da.

Taldeko enpresak aldian behin batzartuko dira urtean zehar, neurriak eta proposamenak praktikan jartzeko. Halaber, enpresa gizatiarragoen Sareak urte amaieran txosten instituzionala aurkeztuko du, eta bertan emaitza nagusiak aztertuko dira.

Gainera, merkatuan gaur egun dauden neurriak hobetzeko arloak proposatuko dira, enpresek garrantzitsutzat jotzen baitituzte, eredu horiek denboran iraunkorrak eta bideragarriak izan daitezen. Sareak emaitza errealak ekarriko ditu egungo merkaturako, baita ikuspegi praktiko eta bateratua ere.

Helburuak

Enpresaren eraldaketa lortzea kudeaketa eredu malguak ezartzeko, non abantaila lehiakorra izaera gizatiarragoan eta lehiakorragoan datzan.

Erakunde kideak

Acción, Atento, Bankinter, Banco Santander, Linea Directa, Master Card, Microsoft, Orange, Siemens Enterprise Communications, SGS eta Woltres.

Webgunea ikusi