Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Loli Velasco López
Zuzendaria

Abenduak 22, 1. eta 2. etxabeak
48080 ARRIGORRIAGA (BIZKAIA)
Tel.:94 416 69 41

e-maila: zubietxe@zubietxe.org
www.zubietxe.org

PROZESUA

Sortu zenetik, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea dira Elkartearen filosofiaren eta bertako kudeaketa-planaren parte. Hori guztia onuragarritzat jotzen da: emaitza onak ekarriko dizkio, Elkarteari zein lantaldeari.

Konfiantza, berriz, Elkarteak sustatutako autokudeaketarako funtsezko elementutzat hartzen da: langile bakoitzak bere ordutegia diseinatzen du arloko bere koordinatzailearekin batera, zerbitzuaren beharrizanak aintzat hartuta. Lanpostu guztiek aurreikusten dute kontziliazio-neurri bat ala beste.

Kontziliaziorako lehen plana 2013an egin genuen guztion parte-hartzearekin, Elkarteak 2010ean onetsitako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Planaren barruan. Plana sustatu eta horren jarraipena egiteko Berdintasun Batzordea dago, lan-eremu guztietako ordezkariek osatuta.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Ordutegi malgu egonkorra: sarreran ordubeteko malgutasuna dago, gero irteeran berreskuratu daitekeena.
  • Behar denerako ordutegi-malgutasuna, familiaren beharrizan puntualei erantzuteko.
  • Badago lanorduen poltsa bat, bakar-bakarrik lanaldi-motaren arabera kontziliatzeko dena (lanaldi osoa, 20 ordu; lanaldi murriztua, 15 ordu).
  • Lan egindako orduen kopurua, hitzarmenean jasotakoa baino txikiagoa.
  • Aparteko zubiak, hitzarmenean jasotakoak baino gehiago.
  • Oporraldia hautatzeko aukera, betiere zerbitzuaren beharrizanak aintzat hartuta.
  • Programatutako eginbeharrak lan-ordutegiari egokitzeko konpromisoa.
  • Prestakuntza (*) eta bilerak, beti lan-ordutegiaren barruan. (*) gaueko hezitzaileen kasuan izan ezik.
  • Lan-ordutegia berrantolatzea prestakuntzan parte hartzeko.

Malgutasuna tokian

  • Espazio-malgutasun egonkorra: familiaren beharrizanak direla eta, gehienez ere lanaldiaren % 20. Beharrezko baliabide teknikoak ematen dira.
  • Behar denerako ordutegi-malgutasuna, familiaren beharrizan puntualei erantzuteko.

Baimenak eta lizentziak

  • Menpekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeagatiko eszedentziaren kasuan, plaza gordeko da (lehen urtebetez, orain 3 urtez).

Bestelako neurriak

  • Jantoki zerbitzua.
  • Soldatarik gabe egunak hartzeko aukera.